XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hirurak aho batez bezala eta elkarri txanda ezin utziz hasi ziren hitz egiten, afan guztian adierazi nahiez, aski zela isurkari nardagarri harekin beteta zebiltzan dupak ikustea, sendo sinesteko, sorgintzarrek besterik ez zezaketela egin halako makur-lanik bihotz xaloz; eta gainera, zoritxarren batek joko zuela errepideak zipriztinduko zituzten, edo hobeto esan, haiek deabruaren odol beltzez bustiko zituzten dupa-gurdiak bere lurretan pasatzen uzten zituen edonor.

Bike hura, bestalde, arrastoa uzten zuen lekuan zoritxarrak sortzen zituena, gerrarako materiala omen zen, eta sorgintzar haiei berdin omen zitzaien nori saldu: turkiarra nahiz bizantziarra, Arberiako konde edo dukeei bezala, elkar txikitzera eragiteko.

- Horra zer dakarren zure sailetan pasatzen uztera zoazen bike horrek.

Heriotza. Dolumina.

Kokodriloak ordea, zerabiltzan zirurika zakar haietako batean, tigrearen begi-bistan utzi zuen bere sabel guria.

Eta honek, orroa ikaragarri bat joaz gainera oldartu berriro eta, hurrena sabela agerian utzi zuen unea aprobetxatuz, egin jauzi tximista bezala, eta atzaparrak eta ia orobat burua sartu zizkion bertan.

Odol-egarri hartan, ezin sinetsizko bizkortasunez, barrunbeak urratu eta bihotza atzipetu eta txiki-txiki egin zion.

Hirurak batera ari ziren oraindik ere hizketan, baina igertzen nion gure jaunari, ezagutzen ere bai eta, ez zegoela entzuteko.

Beren tesiari eusteko jarri zuten gehiegizko suharrak berak galarazi zien agian auzia.

Une batean, zalantza bezala egin zuen gure jaunak, baina banekien nik nekez aldaraziko zutela hura iritziz.

Handiagoa zen lurrekoek agindu zioten dirutza (...).